Pianoarentzako 3. Sonata (Chopin)

Frédéric Chopinen Pianoarentzako 3. Sonata 1844koa da, eta urte berean Leipzigen eta, aldi berean, Parisen eta Londresen Op. 58 bezala argitaratu zen.

Pianoarentzako 3. Sonata (Chopin)
Jatorria
IzenburuaSonate, en si mineur, pour piano
Ezaugarriak
TonoaSi minor
Deskribapena
Honen parte daPiano Sonatas (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFrédéric Chopin

IMSLP: Piano_Sonata_No.3,_Op.58_(Chopin,_Frédéric) Edit the value on Wikidata
Sonataren hasiera

Musika azterketa

aldatu

Si txikia tonalitatean idatzia dago, Emile Perthuisekoa kondesari eskainia izan zelarik. Chopinen sonatarik lortu eta osoena da, benetako maisu lan bat delarik. Sonata honek jada iragartzen ditu ondoren Johannes Brahmsek pianoarentzako bere hiru sonatetan erabiliko dituen ezaugarriak.

Egitura

aldatu

Lan hau honako mugimendu hauek osatzen dute:

1: Allegro maestoso. Mugimendu honetan bi gai nagusi daude, baina hain da handia konpositorearen irudimena beste gai batzuk aberasten dutela bere edukia. Aurreko sonatan bezala, berrerakustetan lehen gaia baztertzen da, bigarrenean zentratuz, sostenuto e molto espressivo.

2: Scherzo. Molto vivace. Mugimendu labur honek teklen gainean jirabiraka ari den gai bat du. Erdiko zatia edo hirukotea, si nagusian, lasaia da.

3: Largo. Gai nagusia, si txikian, oktaban idatzitako sarrera solemne baten ondoren agertzen da. Mugimendu guztia, bere luzera osoan zehar, bata bestearen ondorengo edertasunez betea dago, Chopinen estilo berezian, lilura ameslari eta poetiko batek ukitua.

4: Finale. Presto, non tanto. Indar handiko rondoa, apasionatua eta sutsua den gai nagusiaren aurretik dauden dentsitate handiko zortzi konpasekin abiatzen da. Aberastasun erritmiko, melodiko eta harmoniko handiko mugimendua da.

Kanpo estekak

aldatu