Piaggio Ape (euskaraz: «erlea») Piaggio fabrikatzaile italiarraren motogurdia da. Lehen Ape 1948an eraiki zen. Ibilgailuak hainbat konfigurazio har ditzake, hala nola, furgoia, kutxa eta bidaiarien garraioa (Autorickshaw). Dituzten dimentsio txikiak direla eta, oso gomendagarriak dira ibilgailu horiek hiriko banaketarako, mantentze kostu baxuagatik eta maniobrabilitateagatik.

Piaggio Ape
Kamioia
Fabrikazioa
FabrikatzaileaPiaggio
Ekoizpen-lekuaPontedera

Lehenengo Ape-ak funtsean 125 cc, 150cc edo 175cc motorreko Vespa motozikletak izan ziren, atzeko ardatz bikoitza gehituta eta gainean karga plataforma. Denborarekin bere ezaugarriak hobetzen joan ziren gidariaren kabina gehituz.

Gaur egun, muntatzen dituzten motorrak 50cc eta 220cc dira gasolina bertsioetan eta 425cc diesel bertsioan. 700 kg arte kargatu ditzakete, bertsioaren arabera, atzeko konpartimenduan.

Kanpo estekak aldatu