Photinia × fraseri

Photinia × fraseri Rosaceae familiako zuhaixka bat da. Lorategietan ikusten den landare apaingarri ohikoenetakoa da[1]. Photinia glabra eta Photinia serratifolia landareen arteko hibrido bat da.

Photinia × fraseri
Photinia fraseri A.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaPhotinia (en) Photinia
Espeziea Photinia ×fraseri

DeskribapenaAldatu

 
Hosto sortu berriak gorriak izaten dira eta ondoren kolore berde iluna artzen dute.

Zuhaixka konpatua da baina tente hazteko joera du. Hostoak iraunkorrak dira, sortu berritan gorri gorriak dira, gero more bihurtzen dira eta udarako kolore bere iluna hartzen dute[2]. Urtesasoiaren arabera kolore desberdinak azaltzen ditu beraz[1]. Lore zuri txikiak dauzka, bost petalo dituztenak, eta infloreszentzia handitan multzokatzen dira. Udaberriaren amaieran loratzen da Photinia × fraseri.

Zuhaixkak bost metrotako altuera eta bost metrotako diametroa har dezake. Hotzari ongi eusten dio, -5 °C eta -10 °C tenperaturei ere aurre egiteko gai da eta.

LandaketaAldatu

Itzalak ez dio kalterik egiten baina ongi drainaturiko lurzoruak behar ditu hazteko. Neguko haize hotzaren aurrean babestea komeni da. Onddoek eta intsektuek ez dute gehiegi kaltetzen gainera[3].

AldaerakAldatu

Landare hibridoa izanik aldaera ugari ditu baina denetan ezagunena "Txantxangorri gorria" deitzen dena da[4].

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Photinia fraseri 'Red Robin' — Jardinitis.com» www.jardinitis.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  2. «verdeesvida :: Fotinia» www.verdeesvida.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Photinia Red Robin, 10 motivos para plantarla en tu jardín o terraza» Plantamus 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).
  4. «Fotinia - Photinia x fraseri 'Red Robin'» fichas.infojardin.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).

Kanpo estekakAldatu