Peterbilt Motors Company garraio erdiko eta handiko kamioiak egiten ditu. Bere lantegi nagusia Delton hirian dago kokatuta, Texasen (AEB). 1939an fundatu zen eta hiru instalazio industrial desberdinetan egon zen bere lehenengo urteetan zehar. 1960ko hamarkadatik 1990ko hamarkadaraino Kalifornian finkatu ziren, baina 1993an gaur egun dauden egoitzara joan ziren.

Peterbilt
Datuak
Motanegozioa
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaPACCAR (en) Itzuli
Historia
Sorrera1939
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: PeterbiltMotors Twitter: PeterbiltMotors Instagram: peterbiltmotors Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Theodore Alfred Peterman konpainia honen fundatzailea izan zen. Enpresa hau sortu baino lehen, eraikuntzarako zura eta zur kontratxapatuaren inguruko negozioak zituen (XX. mendearen lehenengo erdialdean). Aurreko enpresa horretan, arazoak zituen; basoan moztutakoa zur lantegietara garraiatzea izugarrizko gastua zen eta, gainera, prozesua oso geldoa.

Orduan, basoan egindako ekintzen eraginkortasuna hobetzeko, momentu hartan zeuden metodoez gain, berak asmatutako beste batzuk abian jarri zituen: ibaian behera flotatuz, baporezko traktoreetan edo zaldiz gidatutako gurdietan garraiatu zituen enborrak.

Alabaina, Alfredek bazekien automobilaren teknologia garatuz, bere arazoak konpondu eta etekin handiagoak lortuko zituela. Hori lortzeko, eman zuen lehenengo pausoa armadan erretiratutako kotxeak hartzea izan zen. Autoen teknologia ikasi, pixkanaka-pixkanaka hobetuz joan eta azkenean, Fageols Motors enpresa erosi zuen kamioiak egiteko baldintzak betetzeko. Fageols Motors oso prezio baxuan erosi zuen garaiko krisi ekonomikoa zela eta. Orduan zuraren negoziorako kamioi lantegi bat egin zuen, baina, zurerako behar zituen baino kamioi gehiago fabrikatu eta saldu zituen.

Kamioien salmenta mozkin handiak ematen zizkiola ikusita, horretan kontzentratu zituen bere esfortzuak eta Peterbilt Motors Company fundatu zuen.

Baina, Theodore 1945ean hil zenean, bere emazteak enpresa saldu egin zuen enpresa bereko zazpi gerenteei, lurraldeak izan ezik. Gerenteek kamioien erresistentzia sendotu zuten hainbat modelo berrietan. Urte batzuk pasatzerakoan, Idak, emazteak, lurraldeak saldu nahi zituen lantegi gehiago sortzeko, baino gerenteak ez zeudenez ados, propietate guztiak (lantegiak eta lurraldeak) PACCAR enpresari saldu zizkioten.

Azken enpresa honek, tren bagoiak fabrikatzen zituen, baina momentu hartan gorantz zihoazen eta beste garraio motetan espezializatzen zeuden.

Modeloak aldatu

 
Peterbilt 379 modeloa, Kalifornian.
 
Peterbilt 126.
  • 320
  • 330
  • 335
  • 341
  • 352
  • 357
  • 359
  • 362
  • 372
  • 377
  • 378
  • 379
  • 385
  • 386
  • 387

Bitxikeriak aldatu

 
Peterbilt-379, Transformers filmean.

Kamioi hauen formagatik eta beste arrazoi batzuengatik, hainbat filmetan edo telebistako serietan agertu dira, besteak beste:

  • Knight Rider" seriean ("El coche fantastico” / "K 2000")
  • The Simpsons serie famatuan.
  • “The Fast and the furious” filmean.
  • Batman
  • Transformers

Kanpo estekak aldatu