Peru Gurea edo Peru Gurea Londresen ahozko tradizioko euskal balada bat da. Resurrección María de Azkuek bildua Cancionero Popular Vasco[1] bilduman, 1922. urtean Elgoibarren entzuna[2], nahiz eta aurretik ere entzuna izan zen (XIX. mendean[3]). Bertan, elkarrizketa bat agertzen da, emakume, senar, morroi eta arrotz baten artekoa, baserri giroan.

Partitura

Orduztik, abesti hau bertso doinu bezala erabili dute[4][5][6][7] eta abeslari eta musika talde ugarik bertsio desberdinak egin dituzte, tartean, Lourdes Iriondok[8], Oskorrik[9] eta Hiru Trukuk[10].

Emakumeak kantatzen du:


Peru gurea Londresen

zingulun-larrak ekarten

hura (y) andikan etorriarte

guztiok dantza gitezen.

¡Ai ori egia!

Zingulun zangulun Maria.


Arrotzak dio:


Kaponak daude erretzen,

oilaskoak mutiltzen;

eztin ark asko orai pentsatzen

onela gerala dantzatzen.

¡Ira-jira-bira!

Aztan-zingulun Maria.


Morroiak argudiatzen du:


Ugazaba topau neban

Santo Tobeko zubian

neugaz atzera ekarri neban

sardin-sestotxo barrian.

¡Ai ori egia!

Daigun inguru, Maria.


Beste bertsio baten arabera, morroiak dio:


Nagusia Bitorian

plazako ostatu berrian,

osoro larrugorrian

sartu zait saski-erdian.

¡Ira-jira-bira!

Orain duk ire aldia.


Morroiak hau esatean ostikada bat eman zuen. Senarra hasi zen kantari:


Neure mutiltxo txikia,

ik esan uen egia

medikuarekin dantzatzen zala

nere emazte Maria.

¡Ai oi egia!

Iretzat mando zuria.


Beste bertsio baten arabera, senarrak hau dio:


Nere mutiltxo txoria,

ik erran datak egia:

dantzan arrapatuko dudala

nere andre Maria:

¡Ira-jira-bira!

Iretzat mando aundia.

Kontakizuna

aldatu

Istorioak kontatzen duenaren arabera, festa giroan gertatzen den egoera bat da. Non guztiak dantzan eta festa giroan daudenean emakume ezkondua aritzen den herriko medikuarekin dantzan. Hau morroiak, emakumearen senarrari salatzen dio eta senarrak ordainetan mando zuri edo handi bat ematen dio opari.

Berso doinua

aldatu

Abestia bertso doinutzat hartuta, kopla handiaren neurrikoa dela ikus genezake.[4]

Egitura metrikoa: 8A / 8A / 10 / 8A (hg) | 8A / 8A / 18A

Erritmoa: 8/8/18/8

Erreferentziak

aldatu
  1. Azkue, Resurrección María de.. (1968). Cancionero popular vasco. Biblioteca de La Gran Enciclopedia Vasca PMC 277966438. (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  2. a b «Euskal kantutegia - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-23).
  3. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-30).
  4. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).
  5. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen II - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).
  6. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen III - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).
  7. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Peru gurea Londresen IV - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).
  8. Peru Gurea. (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).
  9. Peru Gurea Londresen. (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).
  10. Hiru Truku - Peru Gurea. (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).

Kanpo estekak

aldatu