Psikoanalisi arloan, penis-inbidia[1] emakumezkoen sexualitatearen funtsezko elementu eta bere dialektikaren oinarria da.

Penis-inbidia, freudiar psikoanalisian, bere garapen psikosexualean neskato batek zakilik ez duelako kontzientziaren aurrean duen erreakzioaren teoriari dagokio. Sigmund Freudek gertaera hau emakumeen genero eta identitate sexualaren garapenean une erabakigarritzat jotzen zuen. Freuden arabera, mutikoek neskatoek zakilik ez dutela ulertzeko duten erantzun paraleloa irentze konplexua da.

Kultura garaikidean, terminoa, batzuetan, lagunartean erabiltzen dugu, baina ez da egokia teoria psikoanalitikoaren ikuspuntutik, emakumeek zakil bat izan nahiko luketela esateko, edo gizonen artean, euren genitalen tamainari buruzko antsietatea adierazteko.

Freudek, emakumeen sexualitateari buruzko bere ikuspuntuak definitzen joan ahala, terminoa garatu zuen.

Kritikak aldatu

Zirkulu psikoanalitikoetan Freuden garapen psikosexualari buruzko teoriak, bereziki, penis-inbidiarekin loturiko zakilaro edo fase falikoa eta Ediporen konplexua, zalantzan jarri dituzte, nahiz eta XX. menderen hasieran oso ospetsuak izan ziren.

Karen Horneyk, adibidez, teoria psikoanalitikoaren eraikuntzan faktore kulturalen eragina salatu zuen, emakumearen aukera pertsonalak eta sexualak zabaltzea eta garatzea saihesten zuena.[2] Horneyk umetoki-inbidiaren hipotesia proposatu zuen, hau da, gizonek emakumeenganako sentituko luketen inbidia.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2008]
  2. a b (Gaztelaniaz) Lopez, S.. Principales aportes de la ciencia a la comprensión de la envidia. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.