Pelamis energia bihurgailua
Pelamis energia bihurgailua garapen bidean dagoen teknologiaren adibidea da. Ozeanoetako olatu energiaz baliatuz, elektrizitatea egiten du.Olatu-energiaren adibide praktikoa da.
Lehen olatu parkea Okeanós deiturikoa, portugaldar kostalderako planifikatuta dago, Póvoa de Varzim hiritik oso hurbil. Parke hauek P-750 elementuak erabiliko dituzte 750 [KW]]eko potentzia unitarioarekin eta parke bakoitzak 2,25 MW eko potentzia eskuratuko du.Probarako parke honek 6.000 tonelada karbono dioxido gutxiago sortzea ekarriko du , elektrizitatea ekoizteko fosilek sortutakoa, alegia. 2008ko irailaren 23an inauguratu zen parke honen lehen atala eta elektrizitate sarera konektatu zen. Halere,2009ko martxoaren 17an hainbat arzo tekniko eta diru arazo zirela kausa, proiektua bertan behera gelditu zen.CleanTechnica.Arazo teknikoak, batez ere, mantimendu arazoak izan ziren eta krisi ekonomikoak proiektuan inplikatutako enpreseetako bati ere kalte handia egin dio. Lehenengo 12 atalak Arnish-eko instalazioetan ekoiztuko diraLewis uhartea, Eskozian Camcal elkartearen eskutik eta gainerakoak Portugalen.
Oinarria
aldatuPelamis sistemak olatu bakoitzetik energia baliagarri guztia hartu beharrean,energia osoaren zati bat baino ez du aprobetxatzen.Horrela itsas baldintzetara gogorragoa izatea bilatzen da.Helburua ia mantenimendurik gabe itasasoan ongi mantentzea da, nahiz eta itsas baldintzak oso txarrak izan. ekaitza,zikloiek sistema hondatu dezakete sistema energia ekoizteko soilik prestatua egongo balitz.
Funtzionamendua
aldatuPelamis sistema hainbat atal zilindrikoetan banatuta dago.Atal hauek zati batean hondoratuta daude eta erro (bisagra) batek lotzen ditu. Olatuak mugimendu erlatiboa sartzen du atalen arteko guneetan eta barneko sistema hidraulikoa aktibatzen du. Sistema honek presio altu baten azpian dagoen olioa bonbeatzen du, makinaria hidrauliko baten bitartez, akumulagailu hidraulikoak orekatuz. Motore hidraulikoak sorgailu elektriko bati lotuta daude, elektrizitatea sortzeko eta kalkulatzen da, gutxi gorabehera 20.000 etxe hornitu daitezkeela horrelako 30 sistemekin. Sistema hidrauliko guztien elementu bakoitzaren potentzia kable elektriko bakar baten bitartez garraiatzen da eta hau ozeano sakoneran kokatutako oinarrian finkatua dago.Elementu hauetako batzuk beraien artean konekta daitezke potentzia kantitatea handitzeko eta itsaspeko kable bakar baten bitartez ekoiztutako energia kostaldera garraiatzeko.
Etimologia
aldatuPelamis platurus itsas suge antzeko bat da. Sabel aldea hori kolorekoa da eta ur tropikaletan eta subtropikaletan bizi da. Normalean sakonera gutxiko ur kontinanteletan aurki daiteke.
Iturriak
aldatu- https://web.archive.org/web/20100516234339/http://www.wave-energy.net/Projects/ProjDescriptions/pelamis.htm
- http://animaldiversity.ummz.umich.edu/site/accounts/information/Pelamis_platurus.html
- (Gaztelaniaz)http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Convertidor_de_energ%C3%ADa_de_olas_Pelamis&action=edit