Pedro Barrenetxea

gudari argentinarra

Pedro Barrenetxea XIX. mendeko militar eta politikaria izan zen. Diego Barrenetxea bere anaia zen.

Pedro Barrenetxea
gobernadore

Bizitza
JaiotzaXVIII. mendea
Herrialdea Argentina
HeriotzaXIX. mendea ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakArgentine Civil Wars (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Maiatzeko Iraultza gertatu zenean, langile bat besterik ez zen, La Bajada herrian, Entre Rios-en, karguren bat izan zuena. Belgranoko expedizioan Paraguaira militar gisa izan zen eta, geroago, Montebideoko setioan izan zen. Handik, Andeetako Armadara pasa zen. haiekin hiru batailetan parte hartu zuen.

1820. urteko amaieran, Entre Rios-era bueltatu zen. Hurrengo urtean, Genako batailan parte hartu zuen eta maila-igoera izan zuen.

1825. urtean gobernadorea izan zen. Hurrengo bi urteetan, zenbait gatazka eta aldaketa politiko izan ziren. Atxilotua izan zen, baina geroago Uruguaiko Komandante izendatua izan zen.

Entre Rios-eko gobernadorea aldatu

1830ko azaroan, Uruguaitik etorritako talde batek Entre Rios inbaditu zuen. Talde honek Solas gobernadorea kargutik kentzea mahi zuen. Honek karguari uko egin zion eta Barrenetxeak kargua hartu zuen bere ordez. Argentinako 1853ko Konstituzioa baino lehenagoko hitzarmen bat sinatu zuen. Itzarmena, Santa Fe eta Buenos Aires-ekin sinatu zuen, 1831. urteko urtarrilean. Otsailean, probintzia inbaditua izan zen, baina Barrenetxeak garaipena lortu zuen Palmar eta Laguna de los Troncos batailetan. Hala ere, bakea sinatu zuen. Barrenetxeak uztailaren 11an dimititu zuen.

Hala ere, ezegonkortasun nabaria zegoen eta hurrengo urteko martxoan Pascual Echaguek gobernua hartu zuen. Honek, Barrenetxea Parana-ko komandante izendatu zuen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu