Peñacorada Espainiako Leongo mendiaren ipar-ekialdean kokatutako kareharrizko mendigunea da. Bere gailurrik altuena 1834 metroko altueran dagoen Peñacorada gailurra da. Leongo mendien gailur enblematikoenetako bat da, izan ere, Kantauriko mendilerroaren ardatzaren hegoaldera kilometro batzuk desbideratzen baita. Gailurrean erpin geodesikoa, mendizaleen postontzia eta otoitz bandera budista daude. Mota guztietako landarediz estalita daude bere magalak, iparraldean pagadi bikainak nabarmentzen dira, basapinudiak mendebaldean, eta artadiak eta hariztiak hegoaldean. Esla eta Cea ibaiak banatzen dituen mendigunea da eta Fuentes de Peñacorada herriari ematen dio izena.

Peñacorada
Datu orokorrak
Garaiera1.831 m
Motamendigune
Geografia
Map
Koordenatuak42°48′51″N 5°03′23″W / 42.814283°N 5.056378°W / 42.814283; -5.056378
MendikateaKantauriar mendikatea
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
UdalerriaCistierna

Kanpo estekak aldatu