Payal Kapadia (Mumbai, India, 1986) Indiako zinemagilea da. Urrezko Begia saria irabazi zuen Cannesko 2021ko Zinemaldian dokumental onenagatik, A Night of Knowing Nothing [1][2][3] eta 2024an, Cannesen berriro, Grand Prix saria All We Imagine as Light filmagatik.[4]

Payal Kapadia

Bizitza
JaiotzaMumbai, 1986 (37/38 urte)
Herrialdea India
Familia
AmaNalini Malani
Hezkuntza
HeziketaFilm and Television Institute of India (en) Itzuli
St. Xavier's College, Mumbai (en) Itzuli
Sophia College for Women (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinemagilea, dokumentalgilea, film-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm10339953 Allocine: 807414 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Mumbain jaio zen 1986an. Nalini Malani margolari eta bideo-artista du ama. Kapadiak Rishi eskolan ikasi zuen, Andhra Pradeshko barnetegi batean.[5] Zinemagile abangoardisten eragina aitortu du bere formakuntza, horien artean Ritwik Ghatak eta Andrei Tarkovsky, eskolako zinemaren parte zen bitartean. Gradu ikasketak egin zituen St. Xavier's College eta Sophia College ikastetxeetan Mumbain.[6] Bost urtez aritu zen lanean Mumbaiko ikus-entzunezkoen industrian, publizitatean eta bideo-artisten laguntzaile. Zinema-zuzendaritza ikasketa formalak Indiako Zinema eta Telebista Institutuan egin zituen.[7] [6]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu