Paula Púa

valentziar stand-up komikoa eta gidoilaria

Paula Cantó, ezagunagoa Paula Púa izezez (Valentzia, 1992ko urriaren 26a) valentziar stand-up komikoa eta gidoilaria da. Aurkezle lanetan aritu da Orange TVko Los felices veinte saioan. Gidoilaria eta erreportaria izan da Todo es mentira telebista-programan. 2022ko Feroz Sariak aurkeztu zituen Nacho Vigalondorekin batera. El Mundo Today ingurune satirikoan idazten du hilero.

Paula Púa

Bizitza
JaiotzaValentzia1992ko urriaren 26a (31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaCEU Herrera kardinala Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, Esataria, bakarrizketalaria eta gidoilaria

Twitter: pppua Instagram: pppua Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

CEU Cardenal Herrera Unibertsitatean Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen, Irrati eta Telebistako Lokuzio Ikastaroa egin zen CES Irudi eta Soinu Eskola Nagusian eta Bakarrizketa Ikastaroa Komediaren Eskola Teknikoan.[1]

Ibilbidea aldatu

Irratian, laguntzailea izan da Tarde Lo Que Tarde (RNE), El recreo La Ventanan (SER) eta TVEren 'Mejor contigo'.[2][3][4] Gainera, El Mundo Today ingurune satirikoan idazten du.[5]

Telebistan, Comedy Centralen '#StandUp3000'-n bakarrizketa bat grabatu zuen, La Sexta-ko Zapeandon laguntzailea izan zen eta 'Y Si Sí' (TVE) umorezko sketchen programan parte hartu zuen.[6][7][8] Gidoiari dagokionez, Dani Rovirak aurkeztutako La noche D (TVE) saioko gidoilaria eta Risto Mejidek aurkeztutako Todo es Mentira (Cuatro) satira politikoaren programako gidoilaria eta laguntzailea izan da.[9][10] Aurkezle izan da Orange TVko 'Los Felices Veinte ' late-nightean, Nacho Vigalondorekin batera,[11] baita 2022ko Feroz sarietan ere.[12]

'Teorías locas' (Netflix España) formatua, 'Viejennials' (Verne-El País) fikziozko webseriea aurkeztu eta gidatu zuen, 'Esto no es una serie' (Vodafone) umore-saioan parte hartu zuen, eta 'Humor confinado' (La Coproductora) sketchetan parte hartu zuen.[13][14] Manuel Bartualen Biotopía' fikziozko podcastean pertsonaia bat interpretatuz ere parte hartu zuen, eta Frank Blancok aurkeztutako Esto no es lo que era' podcastean parte hartu zuen.[15]

2018an hasi zen stand-upa egiten, eta, ordutik, hainbat areto, jaialdi eta antzokitan aritu zen komedia-show desberdinekin.[16]

2022an parte hartzen hasi zen Zapeando La Sextan eta Todo es mentira Cuatron saioetan.[17] 2023an, TVEren Días de tele saioko kazetaria hasi zen, eta, gainera, modu laburrean, reality Traitors Españan parte hartu zuen. Hirugarren saioa kaleratu zuten.[18]

Erreferentziak aldatu

  1. «SOBRE MÍ :: Paula Púa» paula-pua.webnode.es 2021-08-23.
  2. Medina, Marta. (2021-05-19). «Paula Púa, la estrella emergente del humor español: "Algunos cómicos talluditos huelen a cerrado"» elconfidencial.com.
  3. Myrman. «El recreo | Vuelve el humor vacacional - La Ventana | Eschuchar aqui» Podcastera.es.
  4. «Paula Púa: " Me he empollado más el guion que las películas"» woman.elperiodico.com 2022-01-29.
  5. «Paula Púa» El Mundo Today.
  6. rsbagency.com, RSB Agency-. «Paula Púa - Stand-Up 3000 - T1 Ep 5» Guía TV de Expansión.
  7. «Paula Púa debuta en Zapeando: "Esto es lo más parecido a irme de fiesta que he estado en dos años"» www.lasexta.com 2021-08-23.
  8. «Nacho Vigalondo y Paula Púa presentarán los Feroz 2022» mundoplus.tv 2021-11-17.
  9. «Paula Púa, la cómica, periodista y guionista que presenta los Premios Feroz» divinity 2022-01-29.
  10. «Paula Púa» RIOT COMEDY FEM.
  11. "Los Felices veinte" Icíar Bollaín (TV Episode 2022) - IMDb. .
  12. Madrid, Jose. (2022-01-29). «Paula Púa, la nota de humor para presentar los Feroz 2022: "Tengo Orfidal a mano por si acaso"» vanitatis.elconfidencial.com.
  13. deNoticias. (2019-11-25). «¿Qué TEORÍAS de fans se cumplieron en LA CASA DE PAPEL? | Teorías Locas» deNoticias.
  14. País, Ediciones El. (2019-11-27). «'Viejennials': el precariado va a llegar» Verne.
  15. Biotopía (Podcast Series 2020) - IMDb. .
  16. «¿Quién es Paula Púa? Conoce a la cómica de 'Stand-up' y presentadora de los premios Feroz 2022 | Europa FM» www.europafm.com 2022-01-29.
  17. «Paula Púa se estrena en Zapeando: así es una de las mejores cómicas de España» www.lasexta.com 2022-05-06.
  18. https://www.elconfidencial.com/television/programas-tv/2022-12-20/traitors-espana-lista-concursantes-oficiales_3543184/

Kanpo estekak aldatu