Patxoki, Baiona Ttipian Upelgileen Karrikan (frantsesez, Tonneliers) dagoen egoitza da.

Patxokiko atea, pegatinaz emokatua, "Patxoki" idazkuna gainean duela.

Aktibitate militanteak egiteko erabiltzen da. Ostatua ere bada eta gertakari berezi batzuen karietara irekitzen da.

Hastapenean (1987-1994), Patxa taldearen egoitza izan zen[1] eta gaur egun, Bizi! mugimenduak kudeatzen du[2].

Elkarte batzuei prestatzen ahal zaie, beren jarduerak aterpetzeko edo besta batzuk antolatzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. Iparragirre, Eihartze Aramendia. (2017). «Borroken erakusleihoa» Berria (Berria) (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
  2. Bizimugi webgunea, Bizikutzu. (2016). «Bisita gidatua : Patxoki» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).

Kanpo estekak aldatu