Parkean (frantsesez: Dans le parc) Berthe Morisot artista frantsesaren paper gaineko pastel pintura bat da, kartoi gainean muntatua, 1874. urteare iguruan egina. 72,5 X 91,8 zm-ko neurriak ditu. Parisko Petit Palaisen kontserbatzen da.[1]

Parkean
Jatorria
Sortzailea(k)Berthe Morisot
Sorrera-urtea1874
Ezaugarriak
Materiala(k)pastela eta paperra
Dimentsioak72,5 (altuera) × 91,8 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaPetit Palais
BildumaMusée des Beaux-Arts de la ville de Paris (en) Itzuli
InbentarioaPPP746

Deskribapena aldatu

Margolanak, parke batean aisialdian dagoen emakume gazte bat irudikatzen du, bi neska txiki eta txakur batekin batera. Neska gaztea, beltzez jantzita eta kapela zuriarekin, lehen planoan, belar altuko zelai batean eserita dago; eskuinean, neska bat magalean etzanda duela, txakurra haien aurrean esertzen den bitartean. Tximeletak harrapatzeko erabiltzen den sare bat, bere ezkerrean dago. Beste neskato bat, ezkerretara, lastozko kapelari eusten dio. Atzealdean zuhaitz batzuk eszena ixten dute.

Pinturak Camille Corot maisu naturalistaren eta Morisoten lagun zen Édouard Manet margolari inpresionistaren eragina erakusten du, haien lan garaikidearekin antzekotasun batzuk baititu. Badirudi eragina bi margolarien artean izan zela. Morisot Eugène Manet Édouarden anaiarekin ezkondu zen 1874an.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu