Parisko Burtsa
(«Parisko burtsa» orritik birbideratua)
Parisko Burtsa (frantsesez: Bourse de Paris) Frantziako Paris hiriburuko balore-burtsa da. Bere egoitza Brongniart jauregian dago, Parisko 2. barrutian kokaturik dagoena.
Parisko Burtsa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Burtsa |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Kudeatzailea | Euronext |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Jabea | Euronext |
Historia | |
Sorrera | 1724ko irailaren 24a |
Sorlekua | Paris |
Ordezkatzen du | Parisko Burtsa |
webgune ofiziala |
Historia
aldatuAurrez hainbat egoitza izan zituen Burtsak baina XIX. mendea hastearekin batera egoitza egonkor bat edukitzea erabaki eta Brongniart jauregia (frantsesez: Palais Brongniart) eraiki zuten. Alexandre-Théodore Brongniart arkitektoak diseinatu zuen eta Éloi Labarrek osatu. 1826an amaitu ziren lanak.
XIX. mendearen erdialdetik aurrera Compagnie des agents de change erakundeak kudeatu izan du Burtsa.