Parasola hemerobia Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.

Parasola hemerobia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaParasola
Espeziea Parasola hemerobia

Sinonimoak: Coprinus hemerobius, Coprinellus hemerobius, Coprinus campanulatus, Agaricus campanulatus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 0,8 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, gero kanpai itxurako-lautua, herdoil kolorekoa, gero grisaxka, amaieran erdialdea hondoratua, hori-herdoil kolorekoa; mintzezkoa, tolestu-ildaskatua.

Orriak: Lehenbizi zurbilak, gero helduaroan beltzak, amaieran zurbilak; Collarium ageriko batez bereizten da oinetik; ez dira delikueszenteak.

Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko diametrokoa. Zilindrikoa, goialdean 0,3-0,4 cm-ko disko luze batekin amaitua, eta bertan (lepokoa) orriak txertatzen dira.

Haragia: Sendotasunik gabea.[1]

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Loreontzietan ere aurki daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Ugaria. Euriteen ostean, bide belartsuen ertzetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Islandia, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Australia, Zeelanda Berria.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 61 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Parasola hemerobia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu