Golfean, par golf-jokalari aritu batek hasieratik zuloraino iristeko, erronda batean edo txapelketa oso batean eman behar dituen kolpe kopurua da. Normalean, zulo bakoitzak hiru eta bost arteko par zenbaki bat dute, euren zailtasunaren arabera. 18 zuloko golf-zelai batean 72 izan ohi da par zenbakia, eta 9 zuloko batean 27 izan ohi da, hiru zulo bakoitzeko.

Wisconsingo golf-zelai honetako 7. zuloak par-4 duela adierazten duen kartela.

Zuloan sartzeko par baino kolpe bat gehiago behar bada, bogey esaten zaio; bat gutxiago behar bada birdie eta bi baino gutxiago eagle. Batzuetan, par-5 duten zuloetan posible da bi kolpetan baino ez sartzea; kasu horri albatros deitzen zaio. Kolpe bakar batean sartzen bada pilota, zuloak duen par zenbakiarekiko independente, hole in one esaten zaio.

Kanpo estekak aldatu