Paper termikoa paper mota berezi bat da, alde batean beroaren eraginez (90 eta 110 °C bitarteko tenperaturan) beltz edo urdin bilakatzen den erreaktiboa duena, beraz, "inprimaketa termiko zuzena" metodoaren bidez inprimatzen da. Horrek esan nahi du beroari esker inprimatzen dela, tintarik gabe.

Paper termikoan inprimatutako ordanagiria. Paperaren inguruko bero iturri batek papera koloreztatuko du.

Paper termikoak bi alde edo aurpegi ditu, aurrealdea eta atzealdea. Aurrealdea estalki distiratsu batez estalita dago, eta atzealdea opakua da. Atzealdean bero-iturri bat aplikatzen denean, aurrealdea ilundu egiten da, beroa aplikatu dugun lekuan, erreko balitz bezala.

Kanpo estekak aldatu