Oxenfoord gaztelua (ingelesez: Oxenfoord Castle) Eskoziako Midlothian eskualdean kokatzen den gaztelua da, Pathhead herrian. Edinburgh hiriburutik 19 kilometro hego-ekialdera kokaturik dago eta A mailako eraikina izendatu zuten 1971an.

Oxenfoord gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMidlothian
Koordenatuak55°52′46″N 2°58′46″W / 55.87947°N 2.979443°W / 55.87947; -2.979443
Map
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

XII mendetik aurrera Riddel familiaren lurraldea izan zen baina XVI mendean MacGill familiak eskuratu eta dorretxe bat eraiki zuten. 1651an James MacGill Oxfuirdeko bizkonde izendatu zuten.

1779an Sir John Dalrymplek haru zuen eta dorretxea gaztelu bihurtu zuen Robert Adam arkitektoak 1782an. L-itxurako oinarria egin zen Culzean gazteluaren estilora eta zubi ederra eraiki zen sarreran.

1840an Sir Johnen semeak Stair-eko konde titulua eskuratu zuen eta honek William Burn arkitektoari gaztelua modelatzeko agindua eman zion. Honek hegal berria eraiki zuen eta sarrera berria egin zion.

1931an Oxenfoord gazteluko eskola ireki zen bertan 1993an Dalrympe familiak gaztelua eretzako hartu zuen arte.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu