Ottawa Trans Library Kanadako liburutegi eta zentro komunitarioa da[1]. 2022ko maiatzaren 29an inauguratu zen Ottawako Hintonburg auzoan[2].

Ottawa Trans Library
Kokapena
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
Census division of CanadaOttawa
Koordenatuak45°24′22″N 75°43′19″W / 45.40603959°N 75.72202957°W / 45.40603959; -75.72202957
Map
Kontaktua
Helbidea1104 Somerset St W, Ottawa, ON K1Y 3C8
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1970eko hamarkadaren amaieran, Tara Sypniewskik pertsona transen esperientziak ulertu nahi izan zituen Ottawako Liburutegi Publikoko baliabide mugatuak erabiliz, hala nola, Deborah Heller Feinbloomen Travestis & Transexuals liburua. Carleton Unibertsitatean hainbat narrazio ezagutu zituen, esaterako, Henry Havelock Ellis britainiar sexologoaren lanak. Esperientzia hauek motibatuta, Sypniewskik Ottawa Trans Library sortu zuen[3]. Urtebete baino gutxiagoan, Ottawa Trans Library 190 liburutik 500 inguru izatera pasa zen[4].

Liburutegiaren ezaugarriak eta filosofia aldatu

Liburutegiak inklusibitatea lehenesten du. Bi atal ditu: bata identitate transgeneroen inguruko gaietako liburuei eta bestea liburu orokorrei eskainia. Mahai-jokoak eta liburu-eztabaidak bezalako ekitaldiak antolatzen dira bertan. Liburutegiko funtsa dohaintzei esker betetzen da[5].

Irisgarritasuna hobetzeko, Ottawa Trans Libraryk lineako katalogo bat dauka. Erabiltzaileek liburuak bilatu ditzakete gako-hitzak erabiliz edo bilaketa-funtzio aurreratuak atzitu ditzakete eremu zehatz batzuetarako, hala nola izenburua, egilea, etiketak, etab.[6]

Liburutegiko arau bakarrak, besteekiko errespetua izateak, giro positiboa mantentzen du[5].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Soucie, Joshua. «Ottawa Trans Library opens in Hintonburg» Apt613 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  2. (Ingelesez) Turcotte, Bradley. «Curating community: Ottawa Trans Library turns the page in Hintonburg» Kitchissippi Times 2022-08-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  3. (Ingelesez) Laucius, Joanne. «'A non-judgmental space': Ottawa Trans Library offers good reads and a place to gather» Ottawa Citizen 2022-07-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  4. (Ingelesez) Hughes, Arielle. «Ottawa Trans Library reflects on successful first year» Kitchissippi Times 2023-04-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  5. a b (Ingelesez) «Ottawa Trans Library» Trans Ottawa (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  6. (Ingelesez) «Online Catalogue Search» Ottawa Trans Library (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).

Kanpo estekak aldatu