Oteitzoiana

Euskal Herriko mendia

Oteitzoiana, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Baztan eta Bortziri aldeko beste asko bezala inguruko etxe eta baserrien harri gorri berarekin egindako mendia da Oteitzoiana edo Oteixon (izen horrekin ageri da bertako seinaleetan eta zenbait mapatan). Bertara heltzeko biderik aproposena Sunbila eta Narbarte lotzen dituen NA.106 PR bidea da, Meateko lepotik pasatzen baita, Meate eta Oteixon lotzen dituen lepotik. Meate IEan dagoen beste gain bat da, zerbait apalagoa. Ikuspegi ederrak ditu inguruko mendien gain: zerrenda luzea osatu daiteke begibistan daudenekin. Hondatutako borda ugari ikus daiteke inguruetan: lastima da horiek denak hondatzen uztea, Meateko lepoan dagoena batez ere. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra, ez du buzoirik ageri (2003-8-24). Ibilbidea edo egonaldia luzatu nahi izanez gero bertan da Bertizko parkea, Meateko gainaren bestaldean.

Oteitzoiana
Datu orokorrak
Garaiera685 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′00″N 1°38′38″W / 43.15°N 1.644°W / 43.15; -1.644
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Oteitzoiana, http://www.euskal-herria.org/.