Otaerre

Euskal Herriko mendia

Otaerre, Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Tontorreko antena mordo itsusi hori alde batera utziz gero, nahiko ingurune polita da Otaerrerena. Kilimon eta Lasturko bailara luzeen artean zutitzen den karaitzezko mendikateko gain nagusiena da berea, baina besteak ez bezala, ez du karaitzik ageri tontorrean: larre berde eta aldapa leunez inguratuta ageri da. Baina hantxe ditu, gurutzea, erpin geodesikoa, buzoiak eta tontorraren erdia jan duen antena instalazio zatarra. Ean, Larraskanda aldean, baserri eremu txukuna zabaltzen da bizkar aldean. Gainontzeko isurialdeak bakartiagoak dira, eta badira, tartean, kaletik urrutiegi gelditutako hainbat baserri eta bordaren hondakinak.

Otaerre
Datu orokorrak
Garaiera662
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′10″N 2°20′13″W / 43.236°N 2.337°W / 43.236; -2.337
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Garai baten artzantza eremu zabala izanaren itxura dauka inguru horrek.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Otaerre, http://www.euskal-herria.org/.