Ortozentro

Triangelu baten hiru altuerek elkar ebakitzen duten puntua

Ortozentroa (grezierazko ορθόκεντρο hitzetik) triangelu baten hiru garaierek elkar ebakitzen duten puntua da.

Triangelu baten garaierak eta Ortozentroa (H)
abc triangelua ABC triangeluaren triangelu ortikoa da

Orto aurrizkiak zuzen esan nahi du grezieraz, eta oinarriak eta garaierak osatzen duten angeluari egiten dio erreferentzia.

Triangelu zorrotzaren kasuan, ortozentroa barnean dago; triangelua zuzena bada, angelu zuzenaren erpinean bertan dago; eta kamutsa bada, kanpoan dago.

ABC triangelua zeiharra bada —hau da, ez badu angelu zuzenik—, garaieren eta aldeen ebaki-puntuek abc beste triangelu bat osatzen dute, triangelu ortikoa edo garaieren triangelua deiturikoa. Bada, ortozentroak beste propietate bat du: irudian ikus daitekeenez, triangelu ortikoaren intzentroa da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu