Orratz hipodermikoaren teoria

Orratz hipodermikoaren teoria, bala majikoaren teoria bezala ere ezagutzen dena, komunikazio eredu bat da. Honen arabera, helmuga zehatz bat duen mezu bat zuzenean jasoa eta onartua da bere osotasunean hartzailearengatik. Bere erroak psikologia konduktistan aurkitzen dira eta gaur egun zaharkitutzat jotzen da. Masa kontzeptuaren inguruan ematen diren aldibereko garapen soziologiko eta psikologikoekin erlazionatuta dagoen Komunikazioaren inguruko lehen analisiei buruzko azterketak osatzen ditu; hauen ondorioak Harold Lasswell-en Propaganda Techniques in the World War-eko hausnarketetan adierazi izan ziren, non biolentziarik gabe plangintza politiko batzuetan herritarren atxikimendua propagandaren bitartez lortu daitekela dioen, manipulazioaren bitartez. Horrez gain, komunikazioa propaganda bezala bitartekaritza modu eraginkorrena dela dio.

Harold Dwight Lasswellen propagandaren inguruko lana, ikerlari eta publizista, indarrez proiektatu zen, gerren arteko denboraldian zeuden tentsio mundial eta bitartekaritza periodistikoek iritzi publikoa eratzeko orduan izan zezaketen ondorioen inguruko kezkek markatutako garai batean.

JatorriaAldatu

Orratz Hipodermikoaren teoria propagandak 20 eta 30. Hamarkadetan zeuzkan ondorioak ikertzeko zegoen beharraren ondorioz sortu zen. Lehen eta Bigarren gerra mundialen artean garatu zen teoria hau. Gerra hauetako ezbeharrek propagandak garai hauetan eratzen zituen ondorioak ikertzeko beharra erakutsi zuten.

Goebbels alderdi naziaren ideiak zabaldu eta ezagutaraztearen arduraduna izan zen, baita boterera heldu aurretik ere. 1933an naziak boterera heldu ziren eta Goebbels publiko eta propagandaren instrukzio ministro izendatu zuten. Modu honetan, prentsa, irrati, zinema, antzerki  eta jarduera kultural eta zientifiko guztien buruzagia bilakatu zen. Bere eskura zeuzkan ia baliabide guztiak erabili zituen nazi mugimenduari sinesgarritasuna emateko, ondorioak neurtu, informazioa iragazi eta masa komunikazioaren fenomenoaren inguruan teorizatu zuelarik, honen oinarrizko gaiak definitzean: informazioaren abantaila eta desabantailak, publikoa, iritzia, kanala, mezua, erantzuna…

Teoria hipodermikoa post hoc teoria bat da, Lehen Gerra Mundialaren ondoren definitzen baita, propagandak gatazka honetan izan zituen eraginak ikusi ostean. Lehen gerra mundialak armen, diruaren… hedatze izugarria suposatu zuen eta galera sozial handia izan zen. Momentu hartan, Britainia Handia eta AEB ez zuten gerrarik jasan denbora luzez. Gerra honen beste ezaugarrietako bat biztanleriatik oso hurbil eman zela izan zen, gerrari berez ez zeukan garrantzia eman behar izatea eragin zuena. Horretarako propaganda erabili zen, loturak geroz eta zailagoak ziren gizartean, gatazka mundial eta soilik batzuen onurarako izango zen batean, jendea beraien bizitzak ematera konbentzitzeko.

Testuinguru sozio-ekonomikoaAldatu

Europako egoera ekonomikoa suntsituta zegoen gerra bukatzean. Bere makineria guztiak suntsituta geratu ziren, eta ez zegoen kanpoko merkatuak lehen bezala hornitzeko gaitasunik. Gerrak ondorio garrantzitsuak izan zituen: galera demografikoak, gerraren kostuagatik zorrak, sistema ekonomiko internazionalean alterazioak, kontzentrazio enpresarialaren handiagotzea eta teknologia berrien ezarpena. Gerra bukatzean zorrak milioika dolarretara igo ziren, eta hau kontinentea berreraikitzeko orduan izugarrizko arazoa zen; horregatik, Versalleseko Itunaz baliatu ziren, eta baita maileguetaz ere, suntsituta zegoen guztia berreraikitzeko.

Erreferente nagusiaAldatu

Harold Lasswell (1902-1978) gaur egun komunikazioaren ikerketen sortzaile nagusitzat hartzen da, bere propaganda eta komunikazio politikoari buruzko lanei esker. Komunikazioari buruz ikerketak garatzea bultzatu zuen aktibista nagusienetarikoa izan zen, eta ikerketa hauen instituzionalizazioak martxan jartzeko eginkizun handia izan zuen. 1927an argitaratu propagandari buruz argitaratu zuen ikerketa batean honela zioen: “…eragozpen guztiak baztertu direnean, eta neurriz gaineko estimazioak funtsezkoetara murriztu direnean, propaganda mundu modernoan dagoen tresna indartsuenetariko bat dela berresten da”. (ref: en L. de Fleur, op. cit., p 220).

Teoria hipodermikoaren ezaugarriakAldatu

Pradigma neurobiologikoak azaltzen dituen prozesu irrazionalak; masa gizarte baten ezaugarriak, isolamendu eta erotasunak markatuta; eta komunikabideen garapen izugarriak, teoria hipodermikoa testuinguru honetan guztiz zentzuduna izatea eragiten dute.

Honekin, manipulazioa posible dela ikusten da. Masa komunikabideek mezua transmititzen dute. Posible da estimulu, mezu, indartsu bat sortzea, “injektatu” egiten dena (hortik “hipodermikoa” izena): posible da bete-betean jotzea. Igorle eta hartzailearen artean, estimulua eta erantzunaren artean, ez dago helburuak lortzea galaraziko duen bitartekorik, kausa-efektu erlazio zuzen bat dago, zerbait mekanikoa, hutsune bat. Hortaz, manipulazioa posible da, masa komunikabideen botere izugarriaren aurrean ez dagoelako erresistentzia elementurik.

Kanpo estekakAldatu