Oroitzen zaitudanean, ama
Oroitzen zaitudanean, ama Joseba Sarrionandiaren olerki bat da, 1994an Mikel Laboak musikatu zuena.[1] Erbesteari buruz hitz egiten du, oso modu laburrean. Olerkia bigarren pertsonan idatzita dago, eta idazleak amari zuzentzen dio, falta den semea/alabarentzat ere mahaia jartzen, leihotik begira dagoen bitartean, etorriko ote den zain.
-
Ama
Oroitzen zaitudanean, ama | |
---|---|
Mikel Laboaren eta Esne Beltzaren olerkia eta musika-lana | |
Egilea(k) | Mikel Laboa eta Esne Beltza |
Sorrera-urtea | 1994 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Diskoetxea | Elkar eta Baga Biga |
Deskribapena | |
Honen parte da | 14 (albuma) 3 Kolpetan |
Hitzak | Joseba Sarrionandia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mikel Laboa Joseba Tapia |
Olerkia
aldatuBederatzi lerro hauek osatzen dute olerkia:[2]
- Oroitzen zaitudanean, ama
- sukaldean egoten zara
- mahaia bostentzat iminita,
- aulkian eseri eta
- leihotik begira,
- kristala lausotzen duen
- lurrina kendu gabe,
- eta ni -badakit-
- zeure begien hondoan nagoela
Abestia
aldatuAbesti gisa Mikel Laboak musikatu zuen 1994an, Hamalau diskoan, Joseba Tapiarekin batera.[1][3] Esne Beltza taldeak ere badu abesti horren bertsio bat Freedom 3 kolpetan diskoan.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Oroitzen zaitudanean, ama - Mikel Laboa» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-23).
- ↑ «Oroitzen zaitudanean, ama» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
- ↑ Laboa, Mikel. «14» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
- ↑ Esnebeltza. (2011). «Freedom 3 kolpetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).