Orionen Gerrikoa
asterismoa
Orionen Gerrikoa Orion konstelazioan dagoen asterismo bat da. Hiru izar distiratsuz osatuta dago: Alnitak, Alnilam eta Mintaka. Orionen Gerrikoa bilatzea da konstelazioa gauean aurkitzeko modurik errazena. Izarrak erlatiboki gertu daude elkarrekiko eta lerro ia-zuzena osatzen dute, eta horrek erraz egiten du aurkitzea ehiztariaren jantziko gerrikoa. Ipar Hemisferioan negua denean ikusten dira hoberen, gaueko 9:00ak aldera urtarrilean[1].