Orein Orain

Euskal abesti garaikidea

"Orein Orain" Belakok 2023an kaleratuko du Sigo regando bosgarren estudioko disko berriaren aurkezpenaren hirugarren abestia da. Kantuan, euskara eta ingelesa nahasiz, mundu oniriko baterako bidaia proposatzen dute. Aurrekoak "White Lies" eta "Sangre Total" izan ziren. "Orein Orain" oso abesti berritzailea da.

Orein Orain
Jatorria
Argitaratze-data2023
IzenburuaOrein Orain
Mugimenduapop musika
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Ezaugarriak

aldatu

Kantu berri honetan euskara eta ingelesa nahastu dituzte mungiarrek eta, leun eta gozo, mundu oniriko baterako bidaia proposatzen dute. «Etxera garamatzan abestia da eta, aldi berean, asmatutako eta oreinez, lainoz eta hiri hutsez betetako mundu baterako bidaia proposatzen digu. Behin izan zen haren forma berriak aurkezten dituen unibertso bat da», azaldu dute taldekideek.

Taldeko gitarra-jotzaile Josu Billelabeitiak ekoitzi du eta vocoder efektuak erabili dituzte ahotsetarako, pop leuneko giro bat eraikiz.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu