Ireki menu nagusia
Orbita geoestazionario baten simulazioa

Orbita geostazionario bat (ingelesetik geosynchronous equatorial orbit), orbita geosinkrona mota bat da: Lurraren ekuatoreak sortzen duen planoan kokaturik dagoen eta eszentrizitaterik ez duen orbita da, bere norantza mendebaldetik ekialdera doa. Lurraren ekuatoretik 35.786 kilometroko distantziara dago eta lurraren zentzu berean biratzen du. Bere kokapena beti latitude berdinean dago (0 gradu) beraz oso erraza da topatzen eta gainera 23 ordu 56 minutu eta 4,09 segundo behar ditu bira osoa egiteko.

Lurrean kokaturik dagoen behatzaile batek, espazioan dagoen objektu geoestazionarioa geldirik ikusten du, horregatik satelite artifizialen operadoreek (telebista eta komunikazio operadoreek) interes handia dute orbita mota honetan.


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.