Onna-musha

japoniar nobleziako emakume gerraria Japon modernoaren aurreko garaian

Onna-bugeisha (japonieraz: 女武芸者?) edo onna-mushak Japon feudalean izandako emakume gerrari samuraiak ziren.[1]

Kuniyoshi Utagawa naginatarekin.

Bushi (‘samurai’) klaseko emakumeak ziren eta gerra garaian haien etxea, familia eta ohorea babesteko armak erabiltzen irakasten zieten.

Ez ziren oso ugariak, baina antzinako Japonen pertsonaia garrantzitsuak eta ikonikoak izan ziren.

Haietako ezagunenen artean zeunden, Jingū enperatriza, Tomoe Gozen, Nakano Takeko[1] eta Hojo Masako.[2]

Rokō Segawa VI.a aktorea Tomoe Gozen gisa.

Armak aldatu

Gizon samuraiek erabili ohi zuten katanaren ordez, onna bugeishek naginata erabiltzen zuten: punta kurbatudun lantza antzeko arma. Luzea zen eta, beraz, indar eta tamaina handiagoa zuen pertsona baten aurka borroka egiteko egokia zen, distantzia mantenduz borroka eginez. Gainera, yariaren forma antzekoa du eta, beraz, egokia da aurrez aurre borroka egiteko, bai eta zalditeriaren kontra. Emakume samuraiek erabili zutenez, emakume gerrariaren sinbolo bihurtu da. Edo garaian zehar naginata erabiltzen ikasteko eskola ugari emakumeek sortu eta izan zituzten.

Onna-mushek distantzian erabil daitezkeen beste armak ere erabiltzen zituzten, hala nola, arkua eta geziak.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Szczepanski, K. (2009). Samurai Women of Japan. Library of Congress Prints Collection. About.com: Asian History. 3 December 2009.
  • Beasley, W.G. (1999). The Japanese Experience: A Short History of Japan. University of California Press.
  • Amdur, Ellis. (2009). Women Warriors of Japan: The Role of Arms-Bearing Women in Japanese History'.' Koryu Books, 2009.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu