Ondar-txuri
Ondar-txuri Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Tontorra, Malkorri menditik hegomendebaldera dago, norantza horretan bertan Eniriora jeisten den gailur batean. Uarrain eta Malkorriranzko bideak probesten dira Ondar-txuriren tontorrera igotzeko. Bertan dago Zearragoeneko trikuharria.
Ondar-txuri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.220 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°59′48″N 2°04′55″W / 42.9967°N 2.0819°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zaldibia |
Mendikat | Mendikat |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |