Omid (kurriloa)
Omid (persieraz: امید, "Itxaropena" esan nahi duena) kurrilo zuri ar bat da. Kurrilo zuriek garai batean Siberia mendebaldean zeukaten populazioko azkenengo alea izatearren da ezaguna Omid kurriloa.
Omid (kurriloa) | |
---|---|
Bizitza | |
Bizilekua | Fereydunkenar County (en) |
Jarduerak |
Kurrilo zuriek beste populazio handiago bat daukate oraindik Siberia ekialdean, baina garai bateko mendebaldeko populazioa, negua Iranen eta Indian igarotzen zuena, desagertu egin da honezkero eta Omid izan da populazio horretako azkenengo kidea. 2002an 4 ale geratzen ziren eta 2009an hil zen azkenengo emea; harrezkero Omid izan da kurrilo populazio horretan bizirik geratu den bakarra[1][2].
Bakar-bakarrik geratu arren, Omidek jarraitu du bere kideek belaunaldiz belaunaldi egiten zuten bidea egiten, udako ugalketa-garaia Siberian igaroz eta negualdia Iranen, 6.000 km-ko ibilbidea. Iranen ikusi dute urtero Omid 2006-2007 neguaz geroztik[3][4] eta munduko kurrilorik famatuena bilakatu da, ziurrenik.
2023ko urtarrilean Belgikan hazitako kurrilo eme bat askatu dute Iranen, Roya izenekoa, Omidekin elkartu eta ugal dadin. Hamalau urteren ostean Omidek berriz ikusi ahal izan du bere espezieko kide bat[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Siberian crane: The species may vanish & why» The Economic Times.
- ↑ «Fears of extinction for West Siberian cranes due to cruel hunting in Iran and Pakistan» siberiantimes.com.
- ↑ (Ingelesez) «Last Sibrian crane 'Omid' returns to Iran for cold season» Mehr News Agency 2019-10-21.
- ↑ (Ingelesez) «Only Siberian crane comes back to his second home, northern Iran» IRNA English 2019-10-21.
- ↑ (Ingelesez) «Female Siberian Crane to be added to dwindling western population» BirdGuides 2023-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).