Om Izaro Andres kantariaren lehenengo diska da, 2016. urtean argitaratutakoa[1].

Om
Izaro taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2016
GrabazioaMuir estudioa (Donostia)
Iraupena50'01"

Musikariak aldatu

Grabaketa eta abestiak aldatu

Donostiako Muir estudioan egin ziren grabaketak. Abesti guztien hitzak eta musika Izarok konposatuak dira[2]. Abesti gehienak euskaraz badira ere, badaude gaztelaniaz eta ingelesez egindakoak ere[3]. Izarok beraz dioenez Kalifornian bizi izan zen denbora batez eta horregatik omen du presentzia handia ingelesak[4]. Abesti guztiekin bideolipak egin zituenez denak egin ziren oso ezagun. Baten batzuk aipatzekotan Noviembre, Eider, Tu escala de grises eta koiLarak abestiak.

Azala aldatu

Hiru Damatxo Ideia Faktoriak egin zuen azala eta diskaren liburuxka. Izaro beraren argazki bitxi ugari azaltzen dira body paintingarekin jolastuz.

Kantuen zerrenda aldatu

  1. koiLarak - 3:42
  2. Zingirak - 2:45
  3. Paradise - 4:22
  4. La vi - 4:22
  5. Tu escala de grises - 3:40
  6. Zangalatraba - 3:44
  7. Astelehenak - 4:25
  8. Honey - 3:36
  9. Noviembre - 5:51
  10. Argia - 4:42
  11. Serendipity - 4:02
  12. Eider - 4:32
  13. Bizitzak - 4:53

Erreferentziak aldatu

  1. Om. (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  2. Berria.eus. «Izaro Andres: «Sekula ez dut bizi ez dudan ezer idazten»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Izaro, un canto terapéutico» MondoSonoro 2016-09-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  4. Berria.eus. «Izaro askatu egin da 'Eason' diskoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).

Kanpo estekak aldatu