Olga Merino

kazetari espainiarra

Olga Merino López (Bartzelona, 1965) gaztelaniaz idazten duen kazetari, artikulugile eta eleberrigile katalana da.[1]

Olga Merino
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Biografia aldatu

Olga Merino Bartzelonan jaio zen 1965ean. Informazio Zientziak eta Latinoamerikako Historia eta Literaturako espezializazio master bat ikasi zituen Erresuma Batuan. Londresen eta Moskun bizi izan da; Moskun korrespontsala izan zen bost urtez El Periódico de Catalunya egunkariarentzat, eta sobietar erregimenetik merkatu-ekonomiarako trantsizioa bizi izan zuen. 1999an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Cenizas Rojas, kritika arrakasta handiz, eta 2004an, berriz, Espuelas de papel. 2006an Vargas Llosa NH saria eskuratu zuen Arauak arauak dira ipuin bildumagatik. Bere eleberriak italierara, nederlanderara eta ingelesera itzuli dira.[2]

Obra aldatu

  • 1999: Cenizas rojas (Ediciones B)
  • 2004: Espuelas de papel (Alfaguara)
  • 2006: Las normas son las normas ipuin bilduma, Vargas Llosa NH saria.
  • 2012: Perros que ladran en el sótano (Alfaguara)
  • 2020: La forastera (Alfaguara)
  • 2021: Cinco inviernos (Alfaguara)

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu