Alkeno

Olefina» orritik birbideratua)

Alkeno[1] (lehen, olefina) lotura bikoitz bat edo gehiago dituen hidrokarburo alifatikoen izen generikoa. CnH2n dute formula orokorra. Asegabeak dira. Kate zuzena nahiz adarkatua izan dezakete. Lotura bikoitz bakarra dutenei monoolefina edo alkeno deitzen zaie; bi lotura bikoitz dituztenei, diolefina, alkadieno edo, besterik gabe, dieno; eta hiru lotura bikoitz edo gehiago dituztenei, triolefina edo trieno. Alkeno ziklikoei zikloalkeno deritze. Etilenoa da alkenorik xinpleena (CH2=CH2), eta sintesi kimikoan gehien erabiltzen dena; butadienoa da, berriz, alkenorik garrantzitsuena, petrolioaren destilazioan lortzen baita. Alkenoak asko erabiltzen dira industria petrokimikoan (etilenoa, propilenoa eta butadienoa, batez ere). Zuntzak ekoizteko erabiltzen dira.

Alkenorik sinpleena: etenoa.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.