Oktaedroa
Oktaedroa (jatorrizko izena gaztelaniaz: Octaedro) 1974an Julio Cortázarrek idatzitako ipuin bilduma da. Zortzi ipuin biltzen ditu: Liliana negarrez; Urratsak oinatzetan; Poltsiko batean aurkitutako eskuizkribua; Udara; Hortxe baina non, zelan; Kindberg izeneko lekua, Severoren aldiak eta Katutxo beltzaren lepo.
Oktaedroa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Julio Cortázar (1983) |
Argitaratze-data | 2002 |
Generoa | Ipuinak |
Jatorrizko izenburua | Octaedro |
Argitaletxea | Editorial Sudamericana (en) |
Herrialdea | Argentina |
Euskaraz | |
Izenburua | Oktaedroa |
Itzultzailea | Gerardo Markuleta |
Argitaratze-data | 1974 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 136 |
ISBN | 8479921943 |
Kontaketa bakoitzaren garapenak eta hizkeraren erabilera originalak dute garrantzi gehien lanean. Ipuina mundu tiki eta berezi baten antzera antolatzen du, barne giltza eta errepikapen sinbolikoen bidez irakurlearen konplizitatea behin eta berriz eskatuz[1].
1992an Gerardo Markuletak euskaratu zuen Ibaizabal Literatura Unibertsala saialarentzat. Itzultzaileak sarreran ohar interesgarri bat egiten du itzulpenaz:
Cortazar borroka bizian aritzen da sintaxiarekin esaldi bakoitzean. Kontaketa bakoitzerako hizkera bat asmatzen du propio. Erabileraren erabileraz sintaxi fosildua duen eta, berriz, hitzen hari semantikoak oso malgutuak dituen hizkuntzan idazten duelarik, —lehen kasuan fosilen kontra borrokan, bigarrenean aukera guztiak azken muturreraino eramanez— ahalegin handia eskatzen du itzaltzen ez eta itzultzen asmatzeko. Adibideño bat baino ez: «ráfaga de párpados» begi-kliskada andana bada, baina ez dizu segur asko tiro-andanarik gogora ekarriko. Hor koska. Tratamenduak ere aukeratu beharrak ezarri dizkit: voseoa gure hitanora ekarri dut, irakurleari zuzentzen zaionean, besterik ezean, gizonezkoena erabiliz. Emetasun guztiaz baina halabeharrez.
Erreferentziak
aldatu- ↑ www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |