Odaliska beltzarana (frantsesez: L'Odalisque edo Odalisque brune) François Boucher frantziar margolariaren lan ospetsua da. 1745an margotuta, egiteko oihal gaineko olioaren teknika erabili zuen. Parisko Louvre museoan gordetzen da.

Odaliska beltzarana
Jatorria
Sortzailea(k)François Boucher
Sorrera-urtea1740(e)ko hamarkada
IzenburuaL'Odalisque Brune
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak53,5 (altuera) × 64,5 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaRoom 921 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaRF 2140
JabeaBasile de Schlichting (en) Itzuli

Deskribapena aldatu

Oihalean mihiseen eta kuxinen artean etzanda dagoen neska gazte biluzik bat ikusten da, odaliska gisa; gorputzaren gainean mihise bat besterik ez du, baina haren ipurdia estaltzeko ez da nahikoa. Protagonista margolariaren emaztea izan daiteke.[1] Neskak ez du inongo lotsarik erakusten; axolarik gabe begirada galdua du.

Tolesek margolanean garrantzi handia dute: mihisearena, lepoarena, alfonbrarena, ipurdiarenak...

Margolariaren izenpea kafe-mahaian dago idatzita.

Beste bertsioak aldatu

Boucherren gai bereko beste bi margolan ezagutzen dira:[2]

Erreferentziak aldatu

  1. http://utpictura18.univ-montp3.fr/GenerateurNotice.php?numnotice=A1001
  2. Daniel Soulié: Louvre secret et insolite, Éditions Parigramme, 2011, 192 or. (ISBN 978-2-84096-674-6)

Kanpo-estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odaliska beltzarana