Objektibo normal
Argazkigintzan, objektibo normala[1] foku-distantzia irudia erakusten den formatuaren diagonalaren berdina duen objektiboa da . Horrela, 46º inguruko ikusangelua lortzen da, eta hori giza begi geldiaren ikuseremutik nahiko hurbil dago.
Objektibo normal | |
---|---|
Objektiboa | |
![]() | |
Objektibo normal batekin egindako argazki bat ikustean, perspektiba natural baten inpresioa lortzen dugu, lerroen distortsiorik gabe, objektibo angeluhandietan bezala.
Formatu txikiko kameretan (35mm), objektibo normal baterako erabiltzen den foku-distantzia 50 mm-koa izaten da, nahiz eta formatuaren diagonala, 24x36mm, 43,3mm-koa izan. 55 mm-koak ere badaude, eta marka batzuek 60 mm-ko foku-distantziara arteko objektiboak saltzen dituzte objektibo normaltzat. Bestalde, formatu txikiko kamera konpaktu batzuetan 38 eta 45 mm arteko distantzia fokalak erabiltzen dituzte.
6x4,5 irudi-formatua duten formatu ertaineko kameretan, foku-distantzia normal bat 75 mm-koa izango litzateke, 6x6 cm² foku-distantzia normala 80mm-koa izango litzateke, 90mm-koa 6x7rako eta 105mm-koa 6x9cm²-ko formatuetarako (diagonala = 10,8cm); foku-distantzia hori pixka bat angeluarra izango litzateke 9x12cm²-ko formatuan.
Formatu handiko kameretan, objektibo normaltzat honakoak erabiltzen dira : 150mm-ko foku-distantzia 4x5erako (10x12.5cm2), 210mm-ko foku-distantzia 5x7rako eta 300mm-ko foku-distantzia 8x10erako.
Era berean, argazki-kamera digitaletan irudi-sentsorearen diagonala hartu behar da kontuan, pixel kopurua kontuan hartu gabe. Adibidez, APS-C sentsorea duen kamera batean objektibo normala 30 mm. izango litzateke, eta Full Frame sentsorea duen kamera batean 35 mm-ko film baten objektibo formatua mantenduko litzateke, hau da, 50 mm.
Foku-distantzia objektibo normalean baino txikiagoa duten objektiboei angeluhandiak esaten zaie, eta foku-distantzia handiagoa dutenei teleobjektiboak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |