'Reñubeiru' edo 'Xuan Cabritu' izenez ere ezaguna, El Nuberu hodeien eta ekaitzen jainkoa da. Gizon bizardun gisa irudikatu ohi da, ahuntz larruz eta kapelaz. Pertsonekin maltzur joka dezake larreetan eta soroetan kaltea eraginez edo laguntzen dioten horiekin ongi joka dezake.

Mitoaren arabera, Egipton ohiuaren hirian bizi da. Behin Asturiasera bidaiatu zuen hodei baten gainean. Halabeharrez lurrera erori eta babesa eskatu behar izan zuen. Baina inork ez zion lagundu, gaualdean baserritar txiro batek etxera gonbidatu zuen arte. Harrez gero, ordainetan urtero soroak ureztatzen dizkio uzta ona izan dezan. Urte batzuk beranduago baserritarrak Egipto hurrunearino aldendu behar izan zuenean bere maiteak beste batekin ezkontzea erabaki zuela entzun zuen. Nuberuari laguntza eskatu zion, hodei baten gainean Asturiaseraino itzuli eta ezkontza galaraz zezan.

Herrixketan Nuberu ager ez zitzaien kanpaia jotzen zuten.

Extremadurako mitologiako Entiznau pertsonaia Nuberuren antzekoa da, baita jantzietan ere.

Kanpo estekak aldatu