Ninjatoa edo ninjatōa (japonieraz 忍者刀, ninjatō?), ninjaken (忍者剣, 'ninjaken'?) edo shinobi katana (忍刀, 'shinobi katana'?), bezala ere ezaguna, ninja batek eramango lukeen sablearen izen arruntena da. Masaaki Hatsumik idatzitako Ninjutsu History and Tradition liburuaren arabera, sable hauek, nolabaitek forma eta tamaina barietatea izango lukete. Edonola ere, tradizionalki, Japonia feudaleko samuraiek erabilitako daito katana baino laburragoak ziren

Ninjatō bat

Ohiko ninjatōa, katanaren eskutokia eta saya duen wakizashi edo ezpata labur bat izango litzateke, arerioagan, kalkulu akats bat eragiten zuena arma bere gordelekutik ateratzeko denborari dagokionez, uste baino azkarragoa battoujutsu teknika bat erabiltzea ahalbidetuz. Gainera, bere tamainak, katanaren aurrean, nolabaiteko abantaila ematen zion espazio itxi edo estuetan borrokatzerako orduan. Gainera, arma disimulatzeko balio zuen (bere erabiltzailea ninja bezala identifikatzea ahalbidetuko zuena), ohiko sable bat bailitzan. Zorroan geratzen zen toki gehigarria, gainera objektuak gorde edo ezkutatzeko erabil zitekeen.

Gaur egungo ninjatoa, ohi, zuzena da, tsuba (eskubabeslea) karratuarekin, baina ez da historikoki leiala. Masaaki Hatsumi liburuaren arabera, ninjen sablea, bakarrik "zuzena" zen garaikoen batez bestekoarekin alderatuta, askoz kurbatuagok zirenak, baina kurbatura pixka bat mantenduz.

Kanpo estekak aldatu