Ninjak Errusian aritu dira nazioarteko harremanetako agente gisa. Errusiar Inperioan zein Sobietar Batasunean Japoniako agente hauek aurki zitezkeen. Errusia izan zen Mendebaldeko lehen herrialdea ninjei aurre egiten, eta lehenengo herrialdeetako bat ninjak existitzen zirela aurkitzen eta eurak ikertzen.

Japoniaren isolamendu garaia aldatu

Hirosaki Domeinuan Hayamichi no mono (早道之者) izeneko ninja talde bat zegoen, XVII. mendetik 1872ra bitarte. Hasiera batean Sugiyama Yoshinarik ezarri zituen (杉山吉成), Ishida Mitsunari eta Nakagawa Kohayato (中川小隼人) Kōga ninjaren biloba. Ainu herriarekin lehiatu ziren eta Shakushainen matxinadari aurre egin zioten[1]. Errusiako itsasontziak Ezora iritsi zirenrean, Hayamichi no mono mobilizatu zen zaindari lanak egiteko[2]. Bakumatsu Aroan 60 bat ninja zeuden Hirosaki Domeinuan Hayamichi no mono taldean antolatuta[3][4].

1807an Nikolai Rezanovek bere meneko Nikolai Khvostovi eskatu zion Ezo erasotzeko. Hirayama Gyozo Iga ninjak eskatu zion shogunari ninjen tropak bidaltzeko errusiarren aurka. Plan hau ez zen inoiz garatu.

Ninjen ikerketa Errusian aldatu

XX. mendean errusiarrak ninjak ikertzen hasi ziren.

Roman Kim, Vladivostoken jaiotako Koryo-saram bat, Japoniara joan zen ikastera 7 urte zituela. Errusiara itzuli zenean japoniera eta Japoniako historia irakasle bilakatu zen Moskuko Ekialdeko Ikasketen Institutuan. Ninjaren eta ninjutsuaren xehetasunak aipatu zituen Boris Pilniaken "Japoniar Eguzkiaren Sustraiak" liburuan (1927). Hau izan zen ninjen lehen ikerketa Errusian, eta atzerrian fenomeno horri buruz egindako lehenetako bat. 1930ko hamarkadara arte, Kimek Japoniako iturriak antolatu zituen eta saiatu zen beste liburu bat egiten. Baina, aldi berean, Kim Sobietar Batasuneko espia bat zen; 1937an Japoniako Enbaxadako dokumentu ofizialak lapurtu zituen eta Izar Gorriaren Ordena eman zioten. Urte berean, hala ere, japoniar espioi gisa atxilotu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arte japoniar dokumentazio konfidentzialaren itzultzaile izan zen kartzelan[5]. Ez zuen inoiz amaitu bere ninjen inguruko liburua. Gerraren ostean espioi-fikzio literaturaren egile bilakatu zen.

Sobietarren aurkako jarduera aldatu

Seiko Fujita, Kōga-ryūko 14. Burua, Ninjutsu eta Taijutsu irakaslea zen Nakano Eskolan. Nakanoko bere ikasle asko sobietarren aurkako jardueran hasi ziren. Adibidez, Sadao Ōgi (扇貞雄) Armada Zuria babestu zuen Harbinen; Tōkichi Haradak espioitza egin zuen eta sobietar espioi bat japoniar espioi bilakatu zuen. Nakano eskolako ikasle asko, aldi berean, Harbingo eskola militar sekretu bateko kideak ziren, eta errusiar exiliatuen talde bat sortu zuten, Harbinen, Hailinen eta Hailarren.

Jinichi Kawakami, Banke Sinobinodeneko buruak esan zuen bere irakasle Shōzō Ishida Harbingo agentzia militar sekretuko kidea zela[6].

Erreferentziak aldatu

  1. (Japonieraz) «三重大学,人文学部・人文社会科学研究科» www.human.mie-u.ac.jp (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  2. «弘前の古民家が「忍者屋敷」と話題に 「残し続けたい」と所有者» 弘前経済新聞 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  3. «日本初の「忍者部」を創設。知られざる津軽の忍びで観光開発にチャレンジ。【連載】友清哲のローカル×クリエイティブ(4) (2019年6月3日) - エキサイトニュース» web.archive.org 2019-09-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  4. (Japonieraz) 日本人名大辞典+Plus, 日本大百科全書(ニッポニカ),デジタル版. «平山行蔵とは» コトバンク (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  5. (Japonieraz) «ソ連スパイ忍者を研究 : 三重大発!忍び学でござる : 企画・連載 : 三重 : 地域» 読売新聞オンライン 2018-08-15 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).
  6. (Japonieraz) «心身一如は必要不可欠 : 三重大発!忍び学でござる : 企画・連載 : 三重 : 地域» 読売新聞オンライン 2018-09-12 (Noiz kontsultatua: 2022-03-09).

Kanpo estekak aldatu