Ni Virginis edo Nu Virginis (ν Vir / 3 Virginis / HD 102212) Virgo konstelazioko +4,04 magnitudeko izar bat da. Gure Eguzki-sistematik 313 argi urtera dago.

Ni Virginis
Behaketa
Distantzia Lurretik101,579 pc
Itxurazko magnitudea (V)4,04, 7,32, 5,54, 2,79, 1,78, 1,09, 0,25, 0,07 eta 3,320959
Magnitude absolutua−0,87
Mota espektralaM1III
Metaltasuna−0,26
KonstelazioaVirgo
Abiadura erradiala50,28 km/s
Igoera zuzena176,46483155667 °
Deklinazioa6,52937257972 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa54 Eguzki erradio
Diametroa76.200.000 km
Masa1,6 M☉
Izendapenak

Ni Virginis M1III espektro motako erraldoi gorri bat da, begi hutsez ikus daitekeen erraldoi gorri gutxietako bat. Bere azaleko tenperatura 3610º Kkoa da. Infragorrian igorritako erradiazioa kontutan hartuz gero, bere argitasuna 1075 eguzkirena da. Bere erradioa, bere tenperatura eta argitasunaren arabera kalkulatua, 0,39 unitate astronomiko edo 84 eguzki erradiokoa da, gutxi gora-behera Merkurio eta Eguzkiaren artean dagoen tartea. Alabaina, bere diametro angeluarraren neurketak (linboaren ilunketa kontutan hartuta), nabarmen txikiago den 63 eguzki erradioko balioa ematen du. Azken kasu honetan bere argitasuna txikiagoa izango litzateke, 600 eguzkirena.

Ez da ezagutzen bere eboluzioaren ze unetan dagoen Ni Virginis. Argitasunik txikiena kontutan hartuta, bere masa 1,25 eguzki masakoa izango litzateke, kasu honetan, bere dizdira handitzen ariko litzateke heliozko nukleo hil batekin, dizdira jeitsiz helioa karbonoan fusionatzen den bitartean edo bere dizdira handituz karbonozko nukleo batekin. Argitasunik handiena kontutan hartuz gero, Ni Virginis apur bat masiboagoa izango litzateke, 1,7 eguzki masakoa, bere dizdira karbonozko nukleo hil batekin handituz. Bere dizdiran duen 0,1 magnitudeko bariazio txiki batek bigarren aukera iradokitzen du, izar aldagarri erdierregular bezala katalogatua dagoelarik.

Kanpo estekak aldatu