Newport Ship
Gales itsas museoa
Newport Ship (euskaraz Newporteko Itsasontzia) 2002ko ekainean Hegoaldeko Galesko Newport hirian kostaldean topatu zen XV. mendeko itsasontzi baten hondakinak dira. Riverfront Arts Centre eraikinaren eraikuntza lanetan ari zirela hiri horren erdigunean barna doan Usk ibaiaren mendebaldeko ertzean topatu zen. Berreskuratze lanen ondorioz kalte batzuk jasan zituen. Erdi Aroko Newporteko Itsasontzia (Newport Medieval Ship) izenez ere ezaguna da.