Neutrinoaren oszilazio

Neutrinoaren oszilazioa leptoi zapore espezifiko batek (elektroiak, muoiak edo tau leptoiak) sortutako neutrino batek beranduago beste zapore batekin neurtua izan daitekeela azaltzen duen mekanika kuantikoaren fenomeno bat da. Neutrino zehatz baten zaporea neurtzeko probabilitatea periodikoki aldatzen da espazioan zehar hedatzen den bitartean.

Lehenengoz Bruno Pontecorvok proposatu zuen 1957an, eta ostean kontestu askotan ikusi da neutrinoen oszilazioa.

Neutrinoen oszilazioa garrantzi teoretiko eta esperimental handikoa da, fenomenoa ikusteak inplikazio handia du esan nahi duelako bere masa ez dela zero, eta hori ez dago Eredu Estandarrean jasota.

Kanpo estekak

aldatu