Neskatxa uretan sartzen

Neskatxa uretan sartzen, katalanez Nena entrant en el bany, baita ere Bainuaren ordua izenburuaz ezaguna, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1915ean egindako margolana da. Valentziako hondartza jasotzen du eta margolanean agertzen den neska bere alaba Elena izan daiteke. Lana artistaren heldutasun garaikoa da.

'Neskatxa uretan sartzen
Nena entrant en el bany'
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1915
IzenburuaNiña entrando en el baño
Mugimenduapostinpresionismoa
Ekoizpen lekuaValentzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak86 (altuera) × 106 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Bildumaezezaguna

Historia aldatu

Margolana egin zuenean Sorollak Hispanic Society of America elkarterako ari zen lan egiten baina hau deskantsu batean egin zuen, 1915eko udan zehar. Margolanaren lehen jabea Justo Bou izan zen eta honek Maria Bauza bildumagileari saldu zion. Publikoan lehen aldiz 2009an erakutsi zen. 2009ko ekainaren 3an, Londresko Sotheby's enkante etxeak AEBko bildumagile bati saldu zion, 1,9 milioi euroen truke.[1]

Margolanaren ezaugarriak aldatu

Margolanean neska bat uretan sartzeko momentuan ikusten dugu. Atzean bi txalupa ikusten dira eta haur batzuk jolasten. Beste haurrak biluzik daude eta Haurrak hondartzan margolana gogorazten digute. Konposizioak kontraste kromatiko handiak erakusten ditu, argiak hondarraren eta itsasoaren gainean erortzen eragiten dituenak.Ikuspegia hondartzan zentratuta dago eta, ondorioz, zerumuga ez da ikusten.[2] Aipatzekoa da, bestetik, neskatxaren "bainu-jantzia", mutilak biluzik dauden bitartean. Neskaren itzala lurrean islatzen da, itzal txikia, beraz, eguerdi inguruko eszena dela esan daiteke.

Gaia aldatu

Haurren gaia, bereziki hondartzan edo bainatzen, ohikoa Sorollaren lanetan; ia bere obraren gai espezifikotzat jo daiteke. Hona hemen beste adibide batzuk:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu