Nelson's Farewell
Nelson's Farewell (Nelsonen Agurra) irlandar folk abesti bat da. 1966ko apirilean The Dubliners taldeak konposatu eta 1967ko Seven Drunken Nights diskoan argitaratu ondoren herrialde hartan arras ezaguna bilakatu zuen.
Nelson's Farewell | |
---|---|
The Dublinersen musika-lana | |
Egilea | The Dubliners |
Izenburua | Nelson's Farewell |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | tradiziozko musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Hitzak | Joseph Dolan |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | traditional (en) ![]() |
Argumentu nagusia | Nelson zutabea |
HistoriaAldatu
Abestia Dublin hiriko O'Connell Street etorbidean dagoen Nelson zutabeari buruzkoa da, monumentu hau Horatio Nelson ingeles almirante eta itsasgizon ospetsuaren omenez eraikia izan zen.
1966ko martxoaren 8ko goizaldean IRAk lehergailuaz erdizka suntsitu zuen, ekintza horrekin Pazko matxinadako 50. urteurrena omenduz gain irlandar hiriburuan britainiar agintearen azken aztarnetako bat desagertuarazi nahi izan zuelarik. Nahiz eta leherketak zutabearen goialdea, estatua barne, suntsitzea lortu, monumentuaren erdia zutik gelditu zen (zutarria), azkenean Irlandako Gobernuak monumentuaren hondakinak zutik uztea oinezkoentzako arriskutsua zela erabaki eta Irlandako Errepublikako Armadako ingeniariei kontrolatutako leherketa bidez monumentua erabat eraustea agindu zion.
Bitxikeri gisa eta modu satirikoan, abestia Royal Navy edo Britainiar Itsas Armadaren ereserkiaren doinuaz hasten da, Horatio Nelson ingelesa Britainiar Itsas Armadako almirantea baizen. Izenburua bera ere, Nelsonen Agurra, monumentua edo estatuak Dublin nahiz Irlandari egin zion agurraren aipamen erdiezkutukoa da, suntsitua izan ondoren leku hartan antzinako monumentuaren inongo arrastorik ere ez baitzen gelditu.
HitzakAldatu
Ingeleraz Oh, fifty pounds of gelignite it sped him on his way, For a hundred and fifty-seven years it stood up there in state Oh the Russians and the Yanks, with lunar probes they play, |
Euskaraz Oi, berrogeitamar libera gelinitak bere bidea arindu zuten, Ehun eta berrogeitamazazpi urtez estatua han zutik egon zen Oi, Errusiar eta Yankeeak, beren ilargi zundekin frogak egiten ari dira, |
Kanpo estekakAldatu
- Nelson's Farewell abestia entzungai (Ingelesez)