Nazioarteko Ikus-entzunezko Programen Jaialdia

Nazioarteko Ikus-entzunezko Programen Jaialdia (frantsesez: Festival international des programmes audiovisuels edo FIPADOC) urtero urrian Biarritzen antolatzen den dokumental zinemaldia da. Antolatzaileek «ingurumenaren, giza eskubideen eta justizia sozialaren alde konprometitua den jaialdi» gisa aurkezten dute. Dokumentalaren betekizuna nola ikusten duten laburbildu dute Fipadoceko buru Anne Georgetek eta Christine Campdessusek. «Ahaztuei, isilduei, oldartuei hitza ematen dielarik, dokumentala kontrabotere bilakatzen da», adierazi dutenez.[1]

Nazioarteko Ikus-entzunezko Programen Jaialdia
Festival international des programmes audiovisuels
Sorrera1987
Lekua Biarritz (Lapurdi)
 Euskal Herria
SortzaileaMichel Mitrani
KategoriaIkus-entzunezko Programak
SariaUrrezko FIPA
ZuzendariaDidier Decoin
EgoitzaBiarritzeko kasinoa, Le Royal zinema, Biarrizko mediateka eta Bellevue
http://www.fipa.tv

1987an Canneseko Zinemaldian sortua, 1995ean Nizara eta 1997an Biarritzera mugitu zuten. Proiekzio batzuk Miarritzetik kanpo egiten dira: Baiona, Donibane Lohizune...

Programak

aldatu

Programa hauek ditu:

  • Telefilmak
  • Telesailak
  • Dokumentalak eta saiakerak
  • Erreportaje handiak
  • Musika eta ikuskizunak
  • Saio laburrak

Sariak

aldatu
  • Urrezko FIPA
  • Zilarrezko FIPA
  • Gizonezko aktore onenaren Urrezko FIPA
  • Emakumezko aktore onenaren Urrezko FIPA
  • Gidoi onenaren Urrezko FIPA
  • Jatorrizko musika onenaren Urrezko FIPA
  • Mitrani Saria
  • Europar Gazteen Epaimahaiaren Saria

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu