Nazio Batuen Erakundeko Interpretazio Zerbitzua

Nazio Batuen Erakundeko Interpretazio Zerbitzuaren betebeharra da ingelesetik, gazteleratik, txineratik, frantsesetik, errusieratik eta arabieratik interpretazioak bermatzea aipatutako beste hizkuntza guztietara. Interpretazio hauek Nazio Batuen Erakundeko egoitzan bertan egiten dira, edota zerbitzu hau eskaini behar duten beste zenbait departamentutan. Interpretazio hau behar-beharrezkoa da gobernuen arteko komunikazioa zailtasun gabekoa eta eraginkorra izango dela bermatzeko.

Historia aldatu

Interpretazio Zerbitzua Eratzea aldatu

Nazioa Batuak eratzeak hizkuntza aniztasunaren ideia zekarren berarekin batera, Nazio Batuen Erakundea fundatu zeneko eskutitzean presente zegoena. Lan egiteko erabiliko ziren hizkuntzak zeintzuk izango ziren erabakitzea ez zen bat ere erreza izan; izan ere, herrialde askok, arrazoi politikoak zirela medio, haien hizkuntza erabiltzea nahi zuten (NB-ko hizkuntza izateak herrialdeak erakundean zuen parte-hartzea handia izatea bermatzen zuen). Gerra arteko garaian herrialdeen arteko harremanetarako erabili ohi ziren hizkuntzak Frantsesa eta Ingelesa izan zirenez, bi hizkuntza hauek automatikoki sartu ziren erabiliko zirenen artean. Horiez gain, Txinak, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak, eta gaztelania hitz egiten zen herrialdeek ere eskatu zuten haien hizkuntzak erabiltzea. Azkenean, Nazio Batuetako organo guztiak txinerara, errusierara, ingelesera, frantsesera eta gaztelaniara itzultzea erabaki zen (1973an arabiera ere batu zitzaien hizkuntza horiei).

Nurenbergeko epaiketetan hasi zen interpreteen profesionalizazioa. Ordurarte interpreteek esan-osteko interpretazio bat egiten zuten. Baina, epaiketa hauetatik aurrera aldiberekora ohitzen joan ziren profesionalak. Nazio Batuen Erakundearen fundatzaileak teknika honen onurez konturatu ziren eta erabaki zuten Nazio Batuetan bost hizkuntza-talde eratzea, lau interpretekoa bakoitza. Talde bakoitzaren barruan, interprete bakoitzak beste hizkuntza ofizialetako batera interpretatu behar zituen diskurtsoak. Interpreteek berebiziko garrantzia izan zuten San Frantziskoko Konferentzian, non Nazio Batuen Erakundea eratzeko lehenengo pausuak eman ziren.

Interpretearen figura Nazio Batuen Erakundearen lehenengo urteetan aldatu

Hasiera batean, Nazio Batuen Erakundean lan egiten zuten interpreteak bertara ausaz iritsitakoak ziren, eta aukeraketa prozesuan eskatzen zitzaien bakarra hizkuntzen ezagutza eta oralki komunikatzeko gaitasuna ziren. Hauxe izan zen interpreteen perfila 70. hamarkada arte.

Lanbidea finkatzea aldatu

1970. urtetik aurrera, interpretazioan espezializatutako zenbait erakunde eta eskola sortu ziren. Normalean, eskola hauetako irakasleak interprete bezala ziharduten pertsonak izaten ziren. Interpretazioaren tekniken irakaskuntzarekin batera, aukeraketa prozesuak sofistikatuagoak izaten hasi ziren. Hasieran ez bezala, interpretazioaren teknikaren oinarriak ezagutzea eskatzen zieten. Ordutik aurrera, eta gaur egun arte, Erakundean lan egin duten interpreteek trebakuntza sendoa jaso dute.

Konferentzien interpretazioa gaur egun​ aldatu

Gaur egun ingelesa bihurtu da komunikazio hizkuntza nagusia; baina, oraindik ere, Nazio Batuen Erakundearen interpretazio zerbitzua existitzen da. Hala ere, jakina da herrialdeek ez dutela ingelesa menperatzen ez duen ordezkaririk bidaltzen.

Dena den, interpretazio zerbitzuak beharrezkoak izaten dira askotan. Ez soilik beste bost hizkuntzak lan-tresna gisan erabiltzen direlako; baizik eta, askotan, jorratzen diren gaiak oso konplexuak izanik, ingelesaren ezagutza edukitzeak ez duelako bermatzen hizketaldia zehaztasunez ulertzea.

Kanpo estekak aldatu