Nathalie (abestia)
«Nathalie» 1964ko abesti frantsesa da. Berez, chanson française generokoa da. Hitzak Pierre Delanoëk idatzi zituen. Gilbert Bécaud abeslariak konposizioa eta interpretazioa egin zuen. Gerra Hotzaren garaian kokatzen den maitasunezko istoria azaltzen du.
Nathalie (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Gilbert Bécauden kanta eta singlea | ||||
Egilea(k) | Gilbert Bécaud | |||
Argitaratze-data | 1964 | |||
Izenburua | Nathalie | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | chansona eta pop musika | |||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Iraupena | 197 segundo | |||
Hitzak | Pierre Delanoë | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Gilbert Bécaud | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Plaza Gorria eta Café Pushkin (en) | |||
Bideoa | YouTube | |||
Gilbert Bécauden kronologia | ||||
|
Historia
aldatuPierre Delanoëk kontatu zuenez, urtebete behar izan zuen Gilbert Bécaud «Nathalie» abestia interpreta zezan konbentzitzeko. Hasieran abestiak «Natacha» izenburua zuen. Gaia Sobietar Batasunaren garaian, Gerra Hotzarne garaian, ezinezko maitasun bati buruzko istoria da. Neguan turista frantses bat Mosku, Plaza Gorria eta Leninen mausoleoa bisitatzen ari da. Nathalie izeneko errusiar gidari batekin dabil. Turista neskaren maitemintzen da. Abestiaren letrak adierazten arabera, elkarrekin gau bat igaro zuten. Gero gizona Parisera itzultzen da; bere buruan noizbait Parisen Nathalieren gidari izateko gogoa geldituko zen.
Puxkin kafetegia
aldatuAzpimarratzekoa da abestiak Puxkin Kafetegia aipatzen duela (Cafe Pouchkine) baina 1964an ez zen horrelakorik Moskun. Horrelako kafetegia 1999an bat sortu zen, Gilbert Bécauden presentziarekin.
Bertsioak
aldatuAbestiak arrakasta izan zuen eta, ondorioz, beste artistek bertsioak egin zituzten:
- 1967an, Hermanos Arriagada espainierazko bertsioa egin zuten.[1]
- 1968an, Nicola Arigliano italieraz abestu zuen.
- 1970an, Gilbert Becaudek espainierazko bertsioa egin zuen.
- 1975ean, Richard Anthonyk frantsesezko beste bertsio bat grabatu zuen.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Gilbert Bécauderen bertsioa Youtuben.