Nastia
Nastia landareen organoen mugimendua da, landareaz kanpoko zerbaitek eragina. Argiak (fotonastia), tenperaturak (termonastia), elektrizitateak (elektronastia), gauak (niktinastia), eta beste indar eragile batzuek sortua izan daiteke. Nastiak hostoak, lore-hostoak, lorezilak, estigmak eta guruin-ileak mugiarazten ditu.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.