Nashtifango Haize-Errotak

Nashtifan Irango Ipar-Ekialdean kokatutako hiria da. Bertan aurkitzen dira Nashtinfango Haize-Errotak.

Nashtifango Haize-Errotak
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaRazavi Khorasan
County of Razavi Khorasan ProvinceKhaf County
Koordenatuak34°25′56″N 60°10′29″E / 34.4322°N 60.1747°E / 34.4322; 60.1747
Map
Arkitektura
Materiala(k)Adobea eta Lokatza
EstiloaSafavidar arkitektura
Ondarea

Buztin naturalez, lastoz eta egurrez egina daude eta mila urte daramatzate irina lantzen. Errotaren diseinua, ziur asko, K.a. 500. urte inguruko pertsiarrek asmatutako haize-erroten antzekoa da.

Nashtifangokoa zortzi ganberatakoa da eta ganbera bakoitzak sei zulo ditu. Egiturak 65 metroko altuerara iristen da.

Nashtifango haize bortitzak direla eta, erraz mugitzen dira haize-errotari atxikitako harriak irina lantzeko. Kuriositate moduan, Nashtinfang izena bera "ekaitzaren ziztada" hitzetatik eratortzen da.

2002an, haize errotak ondare nazional gisa onartu zituen Iranek.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Iran's Centuries-Old Windmills May Soon Stop Turning» Science 2017-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Kanpo estekak aldatu