Nanchangeko Izarra (txineraz 南昌之星) Txina ekialdeko Nanchang hirian dagoen 160 metroko altuera duen gurpil handi panoramiko bat da. Komertzialki 2006ko maiatzean irekia, bere eraikuntzak 57 milioi yuaneko kostua izan zuen, gutxi gora-behera, 5,53 milioi euro. Gurpilerako txartelek, 50 yuaneko prezioa dute, 5 € inguru.

Nanchangeko izarra

Nanchangeko Izarrak, bertan 7 pertsona sartzeko moduko 60 kabina klimatizatu ditu, beraz, gehienez ere, 420 pertsonentzako tokia dago. Gurpilaren errotazio bakoitzak, gutxi gora-behera, 30 minutu irauten du, baina errotazio motelak, pasaiariek, kabinetatik igo eta jaistea ahalbidetzen die, gurpila bera gelditzeko beharrik gabe. Honek, altueran gainditu zuen Londresko Begia, baina, 2008ko otsailak 11n, Singapore Flyer gurpila ireki zen, 165 metrokoa, Nanchangeko Izarra gainditu zuena. Hala ere, 2009an, Singapore Flyer bigarren postuan geratuko da, orduan, Beijingeko Gurpil Handia irekiko baita, 208 metroko altuera eta 1920 pasaiarirentzako tokia izango duena.

Kanpo estekak aldatu

28°39′34″N 115°50′44″E / 28.659332°N 115.845568°E / 28.659332; 115.845568